2008/04/03

KUBISMOA


Kubismoa
Pablo Picassoren eta Juan Grisen arte piktorikoa sorburu izan zuen literatur kubismoak. Espazioaren hiru dimentsioko balorazioa eta objektuen deskonposizio geometrikoa ditu helburu mugimendu horrek. Artisten ustez, gauzak buruz berreraiki behar ditu lana irakurtzen edo ikusten duenak.
Guillaume Apollinairek (1880-1918) sortutako kaligramak literaturan ikuspen aspektuek duten garrantzia agertzen dute, lerroen antolaketari eta collage teknikari esker, olerkiak aipatzen duen gaiari buruzko marrazki bat egiten du.
XX. mendeko eskultura
XX. mendean zeharreko eskultura artearen oinarrizko ezaugarri definitzaileak hauek izan ziren: alde batetik, irudimenezko izaeraren galera, eta bestetik, jarraipeneko abangoardiek irekitako abaniko zabalaren bitartez, hiru dimentsiotako edozein objekturi, ekintzari ala sortzailearen interpretaziori behar bezala loturiko arte-obraren kontzeptuari gerturatzea.
Abangoardia historikoak
XX. mendeko lehenengo hamarkadetan zehar artearen munduan iraultza egin zuten abangoardia historikoen hausturazko espirituak, eskulturarenganako interesa berpiztu zuen, zein aurreko garaietan bigarren planoan egon zen.
Honi dagokionez, lehenengo linea ebolutibo gisa, eskultore kubista, futurista eta konstruktibistena nabarmendu daiteke.
Kubismoa: mendearen lehenengo hamarkadaren bukaeran Pablo Picasso (1881-1973) eta George Braquek (1882-1963) kubismoa sortu zuten. Picasso berak pintura eta eskultura hurbildu zituen, collage teknikaren bitartez eta ondoren bere eskultura obra garatu zuen, batez ere burdinazkoa. Arau kubistak eskulturari aplikatu zizkioten beste hainbat artista hauek izan ziren: Alexandre Archipenko (1887-1964), Jacques Lipchitz (1891-1973) eta Pablo Gargallo (1881-1934) izan ziren. Guztien obran antzematen da planoen artikulazioa eta kubismoari dagokion berezko formen sintesia.
Futurismoa: italiar futurismoaren eskulturak, ikuspuntu deskonposaketetako irizpide kubistei dinamismoa eta mugimendu pertzepzioa ekarri zion. Eskultore futurista nagusiena Umberto Boccioni (1882-1916) izan zen.
Konstruktibismoa: errusiar konstruktibismoaren eskultoreek antzeko arauak jarraitu zituzten, nahiz eta makinismora eta material industrialen erabilerara bideratutakoak izan. Korronte honetan Anton Pevsner (1886-1962) eta Naum Gabo (1890-1977) nabarmendu ziren.

1 comentarios:

A las 1:57 , Anonymous Anónimo ha dicho...

eeeh!! ond? beno ondo ibili

patxoak

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio